XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); zauriz josita dago; txakurrak be etorri ta zauriak miazkatzen dautsoez; gosez dago; aberatsaren maitik jausten zanaz bete nai dau....

Il da eskekoa, baita aberatsa be.

Eriotzaz amaitzen dira bizitza biak lur onetan.

Eskekoa Abrahan'en altzora daroe, zintzoen tokira.

Amaitu yako aberatsari bere zoriona.

Inpenura doa.

Oiñazetan egoala, aberatsak begiak jaso ta Abrahan eta Lazaro ikusten ditu; eta deadarka ba-diño:
Aita Abrahan, erruki zakidaz!, eta bialdu egizu Lazaro, bere atzamar-ertza uretan busti ta nire miiña oztu dagian, sugar onetan oiñazetan nago-ta.

Abrahan'ek auxe erantzuten dautso:
Seme, gogoratu egizu zure bizitzan ondasunak artu zenduzala, eta Lazaro'k atsekabeak.

Orain, ba, au pozik dago, eta zu oñazetan.

Gero, aberatsak bere bost anaiakana Lazaro bialdu dagiala eskatzen dautso Abrahan'i, bera lez galdu ez daitezan.

Baiña, ez galtzeko naikoa irakaspen dabela erantzuten dautso Abrahan'ek.

Aberatsak barriro be ekin: ildakoren bat joaten ba'yake, garbatuko dirala.

Baiña Abrahan'ek: Moises'i ta profetai jaramonik egiten ez ba'dautse, ildakoren bat biztuarren be ez dabe sinistuko.

Eta olantxe amaitzen da betiko, zoritxarreko aren eta Abrahan'en arteko alkarrizketa.

Ausnartu zure biotzean.

Zein da indarrik geien daukan Legea Jesus'en Erreiñuko lagunkideentzat?.

119. Maitasun-legea
- Jaungoikoagazko maitasuna.
- Gizonakazko maitasuna.

120. Jaungoikoagazko maitasuna
Jesus'ek, bere Aita dan Jaungoikoari buruz berba egitean, egia asko agertzen eta argitzen dauskuz; egiok iñoiz be ezin izango genduzan susmatu, eta askozaz gutxiago sinistu.